EUSKARAZ, BALIOA ERANTSI
LANARI!

Lanbide Heziketa Duala euskaraz:

  • 450 lantoki baino gehiagotan Araban
  • 2.067 lantoki baino gehiagotan Bizkaian 
  • 4.016 lantoki baino gehiagotan Gipuzkoan

Berezi egiten gaituen balioa dugu euskara. Komunikatearen identitatearen parte da. Balio erantsia eskaintzen dio norbanakoari, zein komunitateari, arlo pertsonalean zein profesionalean. “Euskaraz, balioa erantsi lanari” lantoki sareari zuzenduriko aktibaziorako mezu zehatza da.

laneki-c2
laneki-c1

Ba al dakizu euskarazko Lanbide Heziketak eta lan-munduratzeak erlazio zuzena eta positiboa dutela?

 

EUSKARAZ ARI DIREN LANTOKIEN GEOMAPA

Gipuzkoan 4.016 lantokik baino gehiagok eskaintzen dute Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz. Araban berriz, 450 lantoki baino gehiago dira eta Bizkaian 2.067 baino gehiago. Geomapa honetan lantoki hauen sailkapen geografikoa zein arlokakoa aurkituko duzu. Bota begirada bat!

GURE BIDELAGUNAK EZAGUTU NAHI?

Kontsultatu LH DuaLa Euskaraz egitasmoan parte hartzen duten lantoki gida. Eskerrik asko arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzen laguntzen ari zareten guztioi!

Zure lantokiak ere Euskarazko Lanbide Heziketa Dualeko ikasleak artatzen ditu eta oraindik ez dago zerrendan?

Eman izena hemen.

AUTODIAGNOSTIKORAKO GALDETEGIA LANTOKIENTZAT

Lau aldagai nagusik eragiten dute ikasleak lantokian zer hizkuntza erabiliko duen: instruktorea, harrera, hizkuntza paisaia eta lankideak. Lau aldagaiak kontutan hartuta, LP-Duala euskaraz lau mailatan kokatzen da. Nolakoa da zure lantokiaren egoera gaur egun?

ERABILI GURE MARKA

Marka hau LHDuala euskaraz komunitatearena da: lantokiak, ikastetxeak eta ikasleak. Erabili marka:

  • Lantokia bazara: zuen lantokian LH Duala euskaraz egiten bada
  • Ikastetxea bazara: ikasleak LH Duala euskaraz egitera bideratzen badituzu
  • Ikaslea bazara: LH Duala euskaraz bukatzean eskatu ikastetxean diploma

LANBIDE HEZIKETARAKO EUSKARAZKO MATERIALA

Hemen aurkituko duzu Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egiteko behar duzun material guztia. Orotariko baliabideak: lanbide-familia guztietako testuliburuak, bideo-tutorialak, aurkezpenak, hiztegiak, gidaliburuak...